138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldatzea 2. poligonoko 846. lurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea

Garinoaingo Udalak, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 29ko 2026-0124 Ebazpenaren bidez, espedientea ireki du Garinoaingo 2. poligonoko 846. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko. Helburua da soberako lurzati gisa sailkatzea, gero zuzenean besterentzeko mugakideei.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok kontsultatu eta aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexa, erreklamazio edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko foru legea).

Garinoainen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2609363