138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Akats zuzenketa, honako honetan: hasiera batez onestea aldaketa bat, Ezkirozko S-7 sektorearen plan partzialean

Galar Zendeako Udalak, 2026ko apirilaren 23an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Ezkirozko S-7 sektorearen plan partzialean, Ezkirozko Kontzejuak sustatuta.

2026ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 18an, argitaratu zen aipatutako onespena, baina ez zen espresuki adierazi informazio publikoaren menpe jartzen zela espedientea.

Honen bidez, aipatutako akatsa zuzentzen da, eta espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2609427