138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EL BUSTO

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

El Bustoko Udalak, 2026ko otsailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

El Buston, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Javier Ripa Arizaga.

Iragarkiaren kodea: L2609759