138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

6D/2026 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailatu dela Sindicato Médico de Navarra izeneko sindikatua (gordailu zenbakia 31000041, lehen 31/95 izandakoa) Confederación Española de Sindicatos Médicos izeneko sindikatutik (CESM, gordailu zenbakia: 99001581) deslotu izana.

Onartu egin da aipatutako deslotzea, egiaztatu baita betetzen dituela Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa erakundeen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan eskatutako baldintzak (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Deslotzeko eskaera Juan Ramon Sanchiz Rubio jaunak egin zuen, 99/2026/001733 sarrera zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2025eko urtarrilaren 30ean egindako Batzar Berezian, Sindicato Médico de Navarra (SMN) sindikatuko afiliatuek aho batez onetsi zuten Confederación Española de Sindicatos Médicos izeneko sindikatutik (CESM) deslotzea. Ziurtagiria Alberto Pérez Martínez jaunak izenpetu du, Sindicato Médico de Navarra sindikatuko idazkaria eta afiliatuen batzarrekoa den aldetik.

Erabakia jakinarazi egin zitzaion Confederación Española de Sindicatos Médicos (CESM) sindikatuari eta agiria 2026ko ekainaren 18an Victor Pedrera Carbonell idazkari nagusiak jaso zuela egiaztatu da.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2026ko ekainaren 20an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

Iragarkiaren kodea: F2608961