138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko 1. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko ekainaren 30ean emandako 336/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Jorge Iribarren Ribasek sustatutako xehetasun-azterketa, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 7. lurzatiari dagokiona.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Gazolatzen, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2609452