138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko Zizur zendean erroldatuta dauden 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko 2026-2027 ikasturtean. Laburpena

DDBN kodea: 916108.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/916108).

Onetsi zen Alkatetzaren 2026ko ekainaren 25ekok 2026-320 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak.

Eskolatutako haurren ordezkari diren pertsona fisiko hauek izanen dute laguntza horiek jasotzeko eskubidea:

–Aita edo ama, filiazio naturalaren zein adopziozko filiazioaren bidezkoa, baldin eta guraso-ahaletik baztertu ez bada edo hura kendu ez bazaio.

–Gurasoak baztertu badira guraso-ahaletik edo hura kendu bazaie, onuraduna izanen da guraso-ahala duen tutorea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

–Epai bidezko banantzea edo dibortzioa gertatu denean, dagokion ebazpen judizialean zaintza esleitu zaion ama edo aita.

–Pertsona bat baino gehiagoren arteko zaintza partekatua ezartzen bada ebazpen judizialean, haiek adostu beharko dute zein izanen den laguntzaren eskatzailea, onuradun bakarra izanen baita.

–Familia-harreran dauden haurren tutore bat.

Bigarrena.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da Zizur Zendeako Udalak ematen dituen dirulaguntzak arautzea, Zizur zendeako udalerrian erroldatutako familiei laguntza ekonomikoa emateko; zehazki, seme-alaben eskolatzeak eta zaintzak eragindako gastuak ordaintzen laguntzeko, haurrak hezteko eta zaintzeko zentro pribatuetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdia, laguntza ekonomikoak emateko Zizur zendean erroldatuta dauden 3 urtetik beherako haurrak eskolatzeko eta zaintzeko 2026-2027 ikasturtean. Oinarri arautzaileak.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

5.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

1. 2026an hasiko direnak zerbitzuak erabiltzen: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, aurtengo abenduaren 15era arte (kasu honetan, aurreratutako ordainketa bat eginen zaie) edo, hurrengo urteko ekainaren 30era arte (kasu honetan, ordainketa bakarrean emanen da dirulaguntza).

2. 2027an hasiko direnak zerbitzuak erabiltzen: deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita, 2027ko ekainaren 30era arte.

Gazolatzen, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2609409