138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, familiei hezkuntza-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean, 2026-2027 ikasturtean. Laburpena

DDBN kodea: 915957.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/915957).

Lehena.–Onuradunak.

Zizur zendean erroldaturikoak, baldin eta ikasketak egiten badituzte Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetan, beste hizkuntza-titulazio ofizial batzuen azterketa-zentroetan eta udal musika-eskoletan, 2026/2027 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea.

Dirulaguntzak ematen dira familiei laguntzeko, oinarri hauetan aipaturiko hezkuntza-gastuak finantzatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Deialdi honen eskabideak eta eranskinak Udalaren web-orrian eskura daitezke:

https://cendeadecizur.sedelectronica.es/transparency/611b903e-73c5-433e-bae4-9c3c4bdae633/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzak 1.32001.48001 aurrekontu-aplikazioaren kargura emanen dira. Haren diru zuzkidura 30.000 euro da. Laguntzak emateko baldintza izanen da aplikazio horretan kreditu nahikoa eta egokia egotea.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da:

1.–Urte osoko ikastaroak (irailetik ekainera):

1a.–Dirulaguntza ordainketa bakarrean jaso nahi bada: ikasturtea hasi eta hurrengo urteko ekainaren 20an amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

1b.–Dirulaguntza bi ordainketatan jaso nahi bada: lehenengoa jasotzeko, ikastaroa hasi eta urte horretako abenduaren 10a baino lehen aurkeztu behar da eskaera, lehenbiziko ordainketa kobratzeko beharrezkoak diren ziurtagiriez lagunduta. Bigarren ordainketa jasotzeko, ikastaroa hasi eta hurrengo urteko ekainaren 20 baino lehen aurkeztu beharko dira falta den zenbatekoa kobratu ahal izateko beharrezkoak diren ziurtagiriak.

2.–Ikastaro trinkoak eta laburragoak: Ikastaroa amaitu eta hurrengo bi hilabeteen barnean aurkeztu beharko da eskaera eta, beranduenez ere, abian den urteko azaroaren 15ean.

Gazolatzen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2609373