138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Balorazio txostenaren proiektua aldatzea eta informazio publikoaren tramite berria

Cintruénigoko balorazio txostenaren 4. berrikuspena egiteko eratutako batzorde mistoak, 2026ko ekainaren 25ean, erabaki zuen aldatzea Cintruénigoko Udalak egindako balorazio txostena, eta informazio publikoaren tramite berri bat egitea, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).

Hala, artikulu hori aplikatuz, balorazio txostenaren proiektuaren jendaurrean jartzen da, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruénigon, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2609311