138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan, Lizasoaingo 8. poligonoko 42. eta 237. lurzatietan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa puntual bat Udal Plan Orokorreko determinazio xehatuetan. Aldaketak 8. poligonoko 42. eta 237. lurzatiei eragiten die, eta Lizasoaingo Kontzejuak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta aldi horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 77. eta 78. artikuluetan xedatutakoa (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oltza zendean, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2609353