138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Kalifikazio juridikoa aldatzea Izuren eta Artazkotzen arteko bidea Nafarroako errepide sarean sartzeko espedienteak ukitutako ondasunei. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kalifikazio juridikoa aldatzea Oltza Zendeako Udalaren titulartasunekoak diren ondasun higiezinei. Hortaz, ondare-ondasunen kalifikazioa izanen dute.

• 6. poligonoko 298. lurzatia. Etxauriko errepidea. 901,88 m2.

• 11. poligonoko 133. lurzatia. Pasaiarien kalea. 1.522,34 m2.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 102. eta 103. artikuluekin eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 10. eta 12. artikuluekin.

Jendaurrean dagoen bitartean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da higiezinen kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Oltza zendean, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2609352