2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Onartzea beste batzuek egindako kudeaketa-esleipena, euskara teknikariak kontratatzeko zerrendak kudeatzeko
Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1.–Onestea kudeaketa-esleipen baterako hitzarmena, honako hau izapidetzeko eta kudeatzeko: deialdia, eratu dadin, hautaproben bidez, izangaien zerrenda bat, aldi baterako ari daitezen euskara teknikarien lanpostuetan.
2.–Onartzea kudeaketa-esleipena, honako hauengandik datorrena: Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea, Erronkariko Ibaxaren Batzordea, Izarbeibarko Mankomunitatea, eta Lizoainibarko Udala, Zizur Nagusiko Udala, Eguesibarko Udala, Garesko Udala, Arangurengo Udala, eta Aurizko Udala, baita eskaera gero egiten duten udalak ere. Hala, hautapen-prozesu bat eginen da, eta gero izangaien zerrenda kudeatuko da, aldi baterako ari daitezen euskara teknikarien lanpostuetan, aurreko puntuan aipatu bezala.
3.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, izan ditzan urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 11. artikuluan adierazitako ondorioak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Foru Legea).
4.–Alkateari ahalmena ematea, behar diren agiri guztiak sinatzeko, hitzarmen hori eta erabaki hau betetzeko.
5.–Erabaki hau igortzea kudeaketa-esleipenerako hitzarmenean zerrendatutako toki-erakundeei, jakinaren gainean egon daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2609317