2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
BP-1 Muskilda unitatearen hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena
Osoko bilkurak, adierazitako gehiengoa duela, honako hau erabaki du, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 8.2 artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) eta 22.2.c artikuluetan:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Berriobeitiko BPI-1 unitatea ("Muskilda") garatzeko plangintzako eta hirigintza-kudeaketako hitzarmena, Udal Plan Orokorraren determinazioak garatu beharrez. Hitzarmena Metales de Navarra SAk aurkeztu du, eta Berriobeitiko Udalarekin sinatu du. Hitzarmena espedientean dagoen testuarekin bat etorriz onetsi da, eta 8. klausulatik kendu da urbanizazio kostuei dagokien azalpen zatia ("...kostuak, hasiera batean, Udalak hartuko ditu bere gain, eta ondoren jabe bakoitzari jasanaraziko dizkio."), kontra egiten baitio martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 44. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen Legea). Orobat, udal idazkariak esandakoaren arabera, zati horrek galera eragiten die toki administrazio honek legez ezarritako dituen administrazio-ahalei.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren egoitza elektronikoan argitaratzea erabaki hau, hirigintza-hitzarmenaren behin betiko testuarekin batera (behin formalizatutakoan).
Hirugarrena.–Onetsitako plangintzako eta hirigintza-kudeaketako hitzarmena sartzea udal honetako hirigintza-hitzarmenen erregistroan eta administrazio-artxiboan. Han, gordailutuko dira, hain zuzen, behin betiko testuaren ale oso bat eta hari erantsitako agiri guztiak.
Laugarrena.–Erabaki hau prozedurako interesdunei igortzea, eta bidezkoak diren errekurtsoak aipatzea.
Hori guztia jakinarazten da, eta ohartarazten honako errekurtsoak jartzen ahal direla ebazpen honen aurka:
–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
–Gora jotzeko errekurtsoa, hautara, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita (Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c) eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Iragarkiaren kodea: L2609116