138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 215. lurzatian. Hasierako onespena

2026ko ekainaren 26ko 187 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zaio 3. poligonoko 215. lurzatiko (Kanttonberri karrika 6) xehetasun-azterketari. Kanttonberri 6ko jabeen erkidegoa da sustatzailea.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren) 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendaurrean izanen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egonen da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2609314