138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3666E/2026 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, aldatzen duena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 2776E/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) egiteko 2026ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak proposatzen du aldatzea Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 2776E/2026 Ebazpenaren 3.3.a1) oinarria (Prestakuntza teknikoa). Ebazpen horren bidez onesten dira langabeei zuzendutako prestakuntza- eta enplegu-programa integratuak (PEPI) egiteko 2026ko dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak.

Horrenbestez, proposatzen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 2776E/2026 Ebazpena honela aldatzea:

–3.3.a1) oinarrian (Prestakuntza teknikoa), bukaeran honako hau gehitzea:

"Prestakuntza teknikoak ez du barne hartuko lanbide-jardunerako laneko arriskuen prebentzioari (LAP) buruzko prestakuntza, ez eta txartel profesionalak lortzeko beharrezkoa dena ere. Prestakuntza hori Centro Navarro de Aprendizaje Integral (CNAI) sozietate publikoak kudeatuko du, eta proiektu hauetatik kanpoko funtsekin lagunduko da diruz".

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 2776E/2026 Ebazpena aldatzea azalpen zatian adierazitako moduan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko uztailaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2609521