138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Kontribuzio bereziak, La Serna kalean zoladura jartzeko eta sareak berritzeko obrak direla eta. Jendaurreko informazioa

Beireko Udalak, 2026ko ekainaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio berezi batzuk ezartzea eta arautzea, helburu dutenak La Serna kalean zoladura jartzeko eta sareak berritzeko obra finantzatzea. Obra hori sartuta dago Toki Inbertsioetarako 2022-2025 aldirako Planean.

Erabaki hori eta aipatu espedientea (ondoko zerrendan datoz funtsezko elementuak), Beireko Udalaren iragarki-taulan egonen dira ikusgai 30 egunez, bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen edo zergadunen administrazio elkartea eratzeko eska dadin. Hona hemen:

Inbertsioaren zenbatekoa: 130.426,28 euro.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (Toki Inbertsioetarao Plana): 93.956,73 euro.

Banatu beharreko zenbateko garbia: 36.469,55 euro.

Jabe onuradunen artean banatu beharreko zenbatekoa: 18.234,78 euro (zenbateko garbiaren %50).

Banaketa-modulua: fatxadako metro lineala, Tafallako Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren 2026ko ekainaren 11ko txostenaren arabera, banakako kuota hauekin:

La Serna kalea 1 (26-2 lurzatia - 11,00 ml): 1.328,36 euro.

La Serna kalea 2 (17-2 lurzatia - 14,00 ml): 1.690,64 euro.

La Serna kalea 3 (25-2 lurzatia - 29,00 ml): 3.502,04 euro.

La Serna kalea 4 (18-2 lurzatia - 29,00 ml): 3.502,04 euro.

La Serna kalea 5 (24-2 lurzatia - 11,00 ml): 1.328,36 euro.

La Serna kalea 6 (19-2 lurzatia - 11,00 ml): 1.328,36 euro.

La Serna kalea 7 (23-2 lurzatia - 11,00 ml): 1.328,36 euro.

La Serna kalea 8 (20-2 lurzatia - 11,00 ml): 1.328,36 euro.

La Serna kalea 9 (22-2 lurzatia - 12,00 ml): 1.449,12 euro.

La Serna kalea 10 (21-2 lurzatia - 12,00 ml): 1.449,12 euro.

Guztira (151,00 ml): 18.234,78 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bihurtuko dela.

Beiren, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Pilar Sánchez Ongay.

Iragarkiaren kodea: L2608989