138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa Morea sektoreko Plan Bateratuko determinazio xehatuetan. Hasierako onespena

Arangurengo Udalak, 2026ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea Morea sektoreko Plan Bateratuko determinazio xehatuetan. Sustatzailea Moreako Plan Bateratuaren Konpentsazio Batzordea da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mutiloan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2609511