138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 22. poligonoko 240. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2026ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko nahitaezko lagapenak; hain zuzen ere, eratortzen direnak 22. poligonoko 240. lurzatiko 11. unitateko hiri-jarduketarako plan berezitik (Antsoain).

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin eta hurrengoekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Antsoainen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Marta Diez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2609382