2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Oposizioa, udaltzainen hiru plaza betetzeko, plaza kopurua handitzeko aukerarekin. Izendapena
Alkatetzaren 2026ko ekainaren 27ko 2347/2026 Ebazpenaren bitartez, zeina datorren deialdi batetik, hain zuzen ere Eguesibarko udaltzainen 3 plaza (plaza kopurua handitzeko aukerarekin) oposizio bidez betetzeko deialditik (2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa), honako erabaki hau hartu zen:
ERABAKIA:
1. Itziar Cabrera López Eguesibarko polizia-agente izendatzea, plantilla organikoan 10.5 zenbakia duen plazaren kargura.
2. César Zalduendo Azcárate Eguesibarko polizia-agente izendatzea, plantilla organikoan 10.18 zenbakia duen plaza hutsaren kargura.
3. Carlos Luzán Onrubia Eguesibarko polizia-agente izendatzea, plantilla organikoan 10.9 zenbakia duen plaza hutsaren kargura.
4. Izendapenek 2026ko uztailaren 1etik aurrera izanen dute eragina.
5. Agintzea izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta igortzea interesdunei eta eragindako udal-arloei.
Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 27an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2609346