138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, D mailakoak, obra lantaldeari atxikiak. Izendapena

Alkatetzaren 2025eko martxoaren 6ko 19/2025 Ebazpenaren bidez, honako hau onetsi zen: deialdia, bete daitezen, oposizio-lehiaketaren bidez, zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, D mailakoak, Zangozako Udaleko obra lantaldeari atxikiak.

Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan.

Behin hautapen-prozesua bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak, 2026ko ekainaren 2an, proposatu zuen funtzionario izendatzea Rebeca Armendariz Pellón, igoera-txandan, eta Ignacio Ansoáin Sevillano, txanda irekian, eta lan-kontratudun finko gisa kontratatzea Andrés José Peña González, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa jardun dezaten; izan ere, izangai horiek gainditu dute hautapen-prozesua puntuazio handienarekin, eta horiek sartzen dira deialdiko plaza kopuruan.

Izendapen proposamena argitaratu zen Zangozako Udaleko egoitza elektronikoan, 2026ko ekainaren 2ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta 10 egun balioduneko eman zen, aurkezteko deialdiaren 7.3. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

Izangaiek aurkeztu zuten aipatutako dokumentazioa, eta, hala, bidezkoa da funtzionario izendatzea eta lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Udalerako, zerbitzu anitzetako enplegatu gisa, Rebeca Armendáriz Pellón, Ignacio Ansoáin Sevillano eta Andrés José Peña González; izan ere, izangai horiek gainditu dute hautapen-prozesua puntuazio handienarekin, eta horiek sartzen dira deialdiko plaza kopuruan, eta, horretaz gain, betetzen dituzte deialdian eskatzen diren betebeharrak.

Horrenbestez, eta kontuan harturik honako hauetan xedatutakoa: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikulua (lege horrek arautzen ditu toki-araubidearen oinarriak),

1. Funtzionario izendatzea, Zangozako Udalaren zerbitzukoak, jardun dezaten zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, ondotik azaltzen diren izangaiak, ondotik azaltzen diren plazetarako:

Rebeca Armendariz Pellon, 40.4 plaza.

Ignacio Ansoain Sevillano, 40.3 plaza.

2. Zangozako Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, jardun dezan zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, ondotik azaltzen den izangaia, ondotik azaltzen den plazarako:

Andrés José Peña González, 40.5 plaza.

3. Kontratatu beharreko izangaiek legez ezarri bezala jabetu beharko dute karguaz, edo sinatu beharko dute lan-kontratua, eta lanean benetan hasi behar dute 2026ko uztailaren 13an. Baldin epe horretan karguaz jabetzen ez badira, (ezinbesteko arrazoiak salbu), galduko dituzte Zangozako Udaleko funtzionario edo langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak.

4. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zangozako Udaleko egoitza elektronikoan.

Zangozan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2609507