138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Oposizioa, bete dadin udaltzain-agentearen plaza bat. Izendapena

Deialdia argitaratu zen 2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 24an.

Kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Azkoiengo Udalak, 2026ko ekainaren 30eko 2026-0603 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Andoni Arnaiz Laplaza izendatzea. Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Azkoienen, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2609470