2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Oposizio-lehiaketa, bete dadin erdi mailako teknikariaren lanpostu bat (kontratazioa, administrazio elektronikoa eta giza baliabideak). Izendapena
Azkoiengo Udalak, 2026-0597 Dekretuaren bidez, erabaki zuen Ana Lourdes Alonso Cañada izendatzea, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia. Hori hala da, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin (oposizio-lehiaketa, bete dadin erdi mailako teknikariaren plaza bat, B mailakoa, jardun dezan kontratazioan, administrazio elektronikoan eta giza baliabideetan; deialdia argitaratu zen 2026ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean).
Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2609380