2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Oposizio-lehiaketa, betetzeko Udaltzaingoko inspektoreordearen zazpi plaza. Akats zuzenketa
Oharturik bi akats material daudela Iruñeko Udaltzaingoan aritze aldera udaltzainen zazpi inspektoreorde plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, -deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko maiatzaren 18an hartutako erabaki bidez onetsi zen [JOB 18-MAY-26 (16/RH)]-, Tokiko Gobernu Batzarrak, ekainaren 29an egindako bilkuran, honako hau
ERABAKI DU:
1. Akatsak zuzentzea, honela:
5.1. apartatuan,
Honako hau dioen zatian:
"5.1. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute 10 egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko".
Beste hau behar du:
"5.1. Baztertutako izangaiek aukera izanen dute 10 egun balioduneko epean, behin-behineko zerrenda Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, erreklamazioak aurkezteko edo, hala behar izatera, egindako akatsak zuzentzeko".
I. eranskineko B) apartatuan (Prestakuntza), irakaskuntza eta ikerkuntzari buruzkoan, honako hau dioen zatian:
"4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Lau (4) puntu, gehienez ere".
Beste hau behar du:
"4. Titulazio eta espezialitate akademikoak, deialdian eskatu direnez bestekoak: Sei puntu (6), gehienez ere".
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Iruñeko Udalaren webgunean.
Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
Iruñean, 2026ko ekainaren 29an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2609384