2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Merezimendu lehiaketa, betetzeko udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen 39 plaza, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkionak. Izendapena
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2026ko ekainaren 29an:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko otsailaren 16an hartutako erabakiaren bidez [JOB 08-JUN-26 (20/RH)], hein batean baietsi zen David Lorente Fariñas jaunak honako deialdi honetan aurkeztutako errekurtsoa: deialdia, sartzeko prozeduraren bitartez eta salbuespeneko merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko udal instalazioen funtzionamenduko laguntzaileen 39 plaza, gehienez ere, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko.
Merezimenduen baremazioa egin, plaza hutsak hautatu eta eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela, eta, beraz, bidezkoa da haren izendapena egitea.
Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKITZEN DA:
1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea David Lorente Fariñas jauna, 1-402900-115 funtzionario-plaza esleituta.
2. Agintzea izendatutako izangaiak 2026ko abuztuaren 10ean hartu beharko duela plazaren jabetza.
3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan argitaratu dadila.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
Iruñean, 2026ko ekainaren 29an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2609362