1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
EPATZE-DEIA, 204/2026 zenbakiko prozedura arruntean, zeina aurkeztu baita Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 6ko 147E/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezesten da gora jotzeko errekurtso bat, behin betiko puntuazio osoen aurkakoa, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak espezialitateko (gaztelaniaz) oposizioaldian, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozeduraren baitan.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio baten bidez igorriko da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara 204/2026 zenbakiko prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea. Prozedura Irene Moraga Acuña andreak aurkeztu du behin betiko puntuazio osoen aurka, Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak espezialitateko (gaztelaniaz) oposizioaldian, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 249/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen hautapen prozeduraren baitan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez dei egiten zaie Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko Mekanizazioa eta Makinen Mantentze-lanak espezialitatean (gaztelaniaz) interesa duten guztiei, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2609316