138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MILAGRO

Gora jotzeko errekurtsoa, Alkatetzaren 2025eko azaroaren 25eko ebazpen baten kontra, hizpide baitzuen kudeatzea administrari-ofizialaren zerrendak eta aldi baterako kontratazioa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko ekainaren 4ko probidentzia baten bidez, udal honi igorri zitzaion gora jotzeko 25-02460 errekurtsoa, Enrique López Sacidok jarria, kontra egiten ziona Milagroko Udaleko Alkatetzak 2025eko azaroaren 25ean emandako ebazpen bati, hizpide baitzuen kudeatzea administrari-ofizialaren zerrendak eta aldi baterako kontratazioa.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen (Iruñeko Iturrama kalea 10), interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 12.2 artikuluari (erregelamenduak aipatutako foru lege hori garatzen du toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2609502