138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Oposizio-lehiaketa, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (mantentze-lanak) plaza bat. Izendapena

Deialdi bat egin zen, bete zedin, oposizio-lehiaketaren bidez, honako plaza hau, lan-kontratudun finkoaren araubidean: zerbitzu anitzetako enplegatua (mantentze-lanak), 4019 kodea duena plantilla organikoan. Hala, Uharteko Alkatetzak emandako 2026/0193 Ebazpenaren bidez, eta kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Xabier Urdin Perez izendatzen da, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako eta deialdiaren oinarriak betetzen dituelako. Deialdia 2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean.

Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 20an jabetu beharko du plazaz. Aditzera ematen zaio ezen, jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskubide guztiak galduko dituela aipatutako plaza horren gainean.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2609374