138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUSTIÑANA

Oposizio-lehiaketa murriztua, bete dadin administrari-ofizialaren plaza bat Izendapena

Kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen proposamenarekin bat, Fustiñanako Udalak, Alkatetzaren 2026ko uztailaren 1eko 77. Ebazpenaren bidez, erabaki du Sonia Sanchez Tambo izendatzea, berak lortu baitu puntuazio handiena.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Fustiñanan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2609477