138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EZKABARTE

Oposizio-lehiaketa, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza. Izendapen-proposamena

2025eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, Ezkabarteko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuen hiru plaza, C mailakoak, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Haren 7. oinarrian xedatutakoa bete dadin, aipatu oposizio-lehiaketako epaimahaiak proposamena egin du puntuaziorik altuena lortuta gainditu duten izangaiak izendatzeko, honako hauek baitira:

–David Fernández Sayavera: guztira 51,34 puntu.

–Javier Jorge Pérez: guztira 49,83 puntu.

–Joseba Ciganda Murillo: guztira 44,49 puntu.

Azaldutakoarekin bat, Alkatetzaren 2026ko ekainaren 30eko 128. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Epaimahaiaren izendapen-proposamen hori onestea.

Bigarrena.–Aditzera ematea ezen David Fernández Sayaverak, Javier Jorge Pérezek eta Joseba Ciganda Murillok deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako agiriak aurkeztu beharko dituztela Ezkabarteko Udalaren erregistro orokorrean, hamar egun balioduneko epean, izendapen-proposamen hau Nafarroako Aldizkarian argitaratzen denetik hasita. Proposatutako izangaiek ez badute aurrez xedatutakoa betetzen, ezin izanen dira funtzionario izendatu.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Ezkabarten, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2609440