138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Oposizioa, bete daitezen Udaltzaingoko udaltzain-agentearen hiru plaza. Izendapena

Bukatu da honi dagokion prozesua: deialdia, bete daitezen, oposizio bidez, Udaltzaingoko udaltzain-agentearen hiru plaza (kopurua handitu daiteke), jardun dezaten Lizarrako Udalaren zerbitzura (argitaratu zen 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 10ean). Deialdi horretan beste plaza bat ere sartu zen, Alkatetzaren 2025eko irailaren 2ko 880. Ebazpenaren bidez (argitaratu zen 2025eko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 11n). Hala, kalifikazio-epaimahaiak igorritako izendapen-proposamenekin bat.

Alkatetzaren ekainaren 26an emandako 700/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zen:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskumena berreskuratzea, soil-soilik egintza honen ondorioetarako, eta horren babesean arautzea jabetza hartzea, honako honetan: deialdia, bete daitezen, oposizio bidez, Udaltzaingoko udaltzain-agentearen hiru plaza (kopurua handitu daiteke), jardun dezaten Lizarrako Udalaren zerbitzura.

Bigarrena.–Lizarrako udaltzain izendatzea Diego Javier Urmeneta Vicente, eta hari esleitzea Udalaren plantilla organikoko 7.17 plaza hutsa, eta interesdunari adieraztea bere karguaz jabetu beharko duela 2026ko uztailaren 1ean, eta, aurretik, zin egin edo hitzeman behar duela errespetatuko duela Nafarroako foru-araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zintzo beteko dituela karguari dagozkion betebeharrak.

Hirugarrena.–Agintzea Izendapen hori argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Lizarrako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Lizarrako Langileriaren Arloari eta Herritarren Segurtasunaren Arloari, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran, eta agintzea ebazpen hau sar dadila erreferentziako espedientean.

Lizarran, 2026ko ekainaren 26an.–Jarduneko alkatea, Ana Duarte Morentin.

Iragarkiaren kodea: L2609424