2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Oposizioa, bete dadin udaltzain-agenteen plaza bat. Izendapena
Alkatetzaren 838/2026 Ebazpena.
Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburu naizen honek, legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, kontuan harturik:
1.–Deialdia, oposizio bidez bete daitezen Corellako Udaltzaingoko udaltzain-agente izateko lanpostu bat txanda irekian eta beste bi lanpostu igoera-txandan. Hori guztia, bat etorriz 2023ko 258. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14an, argitaratutako deialdiarekin.
2.–Kalifikazio-epaimahaiak 2026ko ekainaren 30ean egindako izendapen proposamena.
Kontuan harturik aipatutako deialdiaren 8. oinarria.
EBATZI DUT:
Lehena.–Corellako Udaleko funtzionario izendatzea, jardun dezaten Corellako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuetan, honako izangai hauek:
Victor Rández Vicente
Aarón Catalán Sesma
Javier Jiménez Anguiano
Bigarrena.–Ezartzea 2026ko uztailaren 1a izanen dela lanpostuaz jabetzeko egun adostua.
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea.
Corellan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2609474