2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, San Francisco de Asís udal-patronatuan erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren plaza bat betetzeko. Izendapen-proposamena
Lanpostua:
–Erizainaren/erizaintzako unibertsitate-diplomadunaren plaza bat (%100). R05 plaza.
KONTRATATZEKO PROPOSAMENA
Erizainen/erizaintzako unibertsitate-diplomadunen lanpostuak betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko kalifikazio-epaimahaiak behin betiko kalifikazioa bukatu ondoren, behin betiko argitara eman ziren emaitzak iragarki-taulan eta San Francisco de Asís udal-patronatuaren atarian (deialdiari dagokion web-fitxan), hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, eta hamar egun naturaleko epea ireki zen plaza lortu zuten izangai gaindituek behar ziren agiriak aurkeztu zitzaten Cintruénigoko San Francisco de Asís udal-patronatuaren erregistro orokorrean.
Aurreko izapidea beteta, Cintruénigoko San Francisco de Asís patronatuaren batzarrari igorri zitzaion jarraian ageri den izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera.
Kontratazio-proposamena argitara emanen da toki-erakundearen atarian (deialdiari dagokion web-fitxan), Cintruénigoko San Francisco de Asís patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Kontratazio-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu patronatuaren erregistro orokorraren bidez:
a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.
b) Osasun-ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiek desgaitasunen bat alegatu badute, gainera, agiri bat aurkeztu beharko dute, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.
c) Zinpeko adierazpena edo adirazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dutela kendu administrazio publikoren baten zerbitzutik.
d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.
e) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.
Berariaz ohartarazten da ezen, aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkeztu ezean, izangaia ezin izanen dela kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko direla; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badu. Baja beteko da gainditu dutenen zerrendan jarraian ageri denarekin.
Cintruénigon, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
KONTRATATZEKO PROPOSAMENA
–Erizaina/erizaintzako unibertsitate-diplomaduna (R05 plaza):
Ana María Muñoz Gonzalo.
- Hitzarmen kolektiboko 2. maila.
- Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.
- % 100eko lanaldi jarraitua. Astelehenetik igandera (goizeko txanda 07:50etik 15:05era eta arratsaldeko txanda 14:50etik 22:05era).
Iragarkiaren kodea: L2609483