138. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Oposizio-lehiaketa, alde batetik, mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko, lan-araubide finkoan, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzuteko. Kontratazio proposamena eta aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda

Lanpostua:

–Mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat (%100). R38 plaza.

Mantentze-lanetako ofizialaren plaza bat betetzeko oposizio-lehiaketaren behin betiko kalifikazioa ikusita, kalifikazio-epaimahaiak agindu zuen deialdiaren behin betiko emaitzak argitara zitezela, hautapen-prozesuan lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeraren arabera, Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren iragarki-taulan eta deialdiaren web-fitxan. Horrez gain, hamar egun naturaleko epea eman zitzaion plaza lortu duen izangaiari frogagiriak aurkez zitzan San Francisco de Asís Udal Patronatuaren erregistro orokorraren bidez.

Baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak aurkezteko epea amaituta, epaimahaiak egiaztatu du puntuaziorik altuena lortu duen izangaiak beharrezko frogagiriak aurkeztu dituela. Kalifikazio-epaimahaiak agiri horiek jaso ditu eta espedientera gehitu, kontratazio proposamenarekin batera igortzeko Cintruénigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren Batzarrari.

Aurreko izapidea eginda, Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari igorri zaio jarraian ageri den izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, espediente osoarekin batera.

Kontratazio-proposamena argitaratuko da toki-erakundearen atarian (deialdiari dagokion web fitxan), Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Kontratazio proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Patronatuaren Erregistro Orokorraren bidez:

a) Deialdiaren bigarren oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena interesdunak ez duela akats fisikorik nahiz psikikorik edo eritasunik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea. Izangaiak desgaitasunen bat alegatu badu, gainera, agiri bat aurkeztu beharko du, frogatzeko desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela, balorazio- eta orientazio-talde eskudunek emana.

c) Zinpeko adierazpena edo adierazpen solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zina edo hitzematea, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

e) Deialdiaren 2. oinarrian zehaztutako gainerako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

Berariaz ohartarazten da, ezen aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, esandako agiriak aurkezten ez baditu, ezin izanen dela kontratatu eta, beraz, haren jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko direla; betiere, horrek ezertan galarazi gabe eskabidean eginiko faltsukeriagatik erantzun beharra, halakorik egin badute. Baja beteko da gainditu dutenen zerrendan jarraian ageri denarekin.

Halaber, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onesteko proposamena igorri zaio Cintruénigoko San Francisco de Asís Patronatuaren Batzarrari, deialdiaren oinarrietan ezarritakoarekin bat.

Cintruénigon, 2026ko ekainaren 23an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

KONTRATATZEKO PROPOSAMENA

Mantentze-lanetako ofiziala (R38 plaza):

David Chivite Bea.

–Hitzarmen kolektiboko 3. maila.

–Araubide juridikoa: lan-kontratudun finkoa.

–Lanaldi jarraitua, %100ekoa. Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara (telefonoa eta guardia egiteagatiko plusa).

Iragarkiaren kodea: L2608974