2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Lan publikoaren eskaintza, liburutegiko arduraduna
Alkatetzaren ekainaren 30eko 1328/2026 Ebazpenaren bidez, onetsi da Burlatako Udalaren lan publikoaren eskaintza. Eskaintzan, sarturik dago liburutegiko arduradunaren lanpostua, honako plaza honen bidez:
–Liburutegiko arduradunaren plaza bat, funtzionarioen araubidean; sarbidea: oposizio-lehiaketa; plaza zenbakia: 9.1.; C maila; euskara nahitaezkoa, C1 maila.
Aditzera ematen da, bete beharrez arlo honetan indarrean dagoen araudian xedatutakoa. Ohartarazten da ebazpen horren aurka honako hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, behin errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Burlatan, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2609496