2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Udaltzain-agentearen izendapena
Alkatearen 2026ko ekainaren 29ko 636. Ebazpenaren bidez, eta honako hauek betez: apirilaren 2ko 7/1985 Legea (Toki Araubidearen Oinarriak ezartzen dituen Legea) eta azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea (Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legea),
EBAZTEN DA:
Lehenbizikoa.–Berriozarko udaltzain izendatzea Yago Acin Pérez de San Román, eta hari esleitzea plantilla organikoko 28. plaza hutsa.
Bigarrena.–Izendatuak 2026ko uztailaren 1ean jabetu beharko du karguaz. Aurretik zin egin edo hitzeman beharko du errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zintzo beteko dituela karguko betebeharrak.
Hirugarrena.–Agintzea aipatutako izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Udaltzaingoko burutzari, esku hartzeko arloari eta udal Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, eta agintzea sar dadila erreferentziako espedientean.
Berriozarren, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2609480