2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BASABURUA
Oposizio-lehiaketa, barne-igoera bidez, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuen plaza bat. Izendapena
Alkatetzaren ebazpen bidez, Oier Legarra Beunza izendatzen da Basaburuko zerbitzu anitzetako enplegatu, lan-kontratudun finkoen araubidean, C mailakoa, berak lortu baitu puntuazio handiena, barne igoera murriztuko prozesua bukatuta.
Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, 2 hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Basaburuan, 2026ko ekainaren 26an.–Burua, Santos Etxegia Oronoz.
Iragarkiaren kodea: L2609319