2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANTSOAIN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Berriozarko Udalerako polizia-agenteen bi plaza eta Antsoaingo Udalerako bi plaza. Izendapena
Bukatu da honako deialdi honen prozesua: oposizio-lehiaketa, betetzeko Berriozarko Udalerako polizia-agentearen bi plaza eta Antsoaingo Udalerako bi plaza, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak erabaki zuena, 2025eko urtarrilaren 22an, eta argitara eman zena 2025eko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an. Hala, jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretua (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), alkateak 2026ko ekainaren 26an emandako 597 Ebazpenaren bitartez, Antsoaingo Udaleko funtzionario izendatu dira Pablo Salvatierra Barrado eta Andrea Viedma Álvarez, polizia-agenteen lanpostuan jarduteko. Plazek 4008 eta 4016 zenbakiak dituzte, hurrenez hurren, plantilla organikoan.
Interesdunei ohartarazten zaie plazaz jabetu beharko dutela, legez ezarritako moduan, 2026ko uztailaren 1ean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Antsoainen, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2609365