2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Ordenantza, oinarriak arautzen dituena larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak emateko banakako ebaluazioaren araubidean. Hasierako onespena
Puiuko Udalak, 2026ko ekainaren 19an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, oinarriak arautzen dituena larrialdi sozialean dauden Puiuko pertsonei eta/edo familiei laguntza ekonomikoak emateko banakako ebaluazioaren araubidean.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Puiun, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2608927