2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Trafikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko izapidea. Hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da. Epe horretan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, herritarrek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egiten ahalko dituzte egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Uharten, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2609301