136. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, 2026ko ekainaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen etxebizitza hutsen gaineko zergaren ezarpena eta hura arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu. Halakorik izan ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua; 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, 13. artikulua.

Goizuetan, 2026ko ekainaren 22an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2609322