2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
Usategien enkantea 2026-2030 urteetarako, %10 merkeago
Kintoa Mendi Mankomunitateak enkante publikorako deia egin du, gutun-azal itxiaren bidez Kintoko ehiza barrutian usategiak errentan emateko 2026-2030 (biak barne) urteetarako. %10 merkatu ondoren, hauek dira hasierako prezioak:
USATEGIAK | PREZIOA |
6 bis usategia | 3.330,00 euro |
8. usategia | 9.450,00 euro |
10-11-12. usategiak (batera) | 22.500,00 euro |
ALDEAK | PREZIOA |
1. aldea (Urkiaga) | 11.250,00 euro |
Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango Udaleko Idazkaritzan (kintoa@baztan.eus) eta Nafarroako Kontratazio Atarian (https://portalcontratacion.navarra.es/eu/) daude ikusgai.
Enkantean parte hartzeko proposamenak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik eta 2026ko abuztuaren 6ko 14:00ak baino lehen aurkeztuko dira Baztango Udaleko erregistro orokorrean (erregistroko ordutegia: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).
Proposamenak 2026ko abuztuaren 17ko 12:00etan irekiko dira, Baztango Udaletxean.
Baztanen, 2026ko uztailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Fernando Anbustegi Goñi.
I. ERANSKINA.–PROPOSAMEN EREDUA
Izen-abizenak: ........................................................................................................................ adinez nagusia, NAN zenbakia: ..................................., helbidea: ...................................................................., herria: ............................................................., telefonoa: ......................................, helbide elektronikoa ................................................................................ 2026-2030 urteetarako (biak barne) Kintoko usategien enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eta aurretiazko onarpenarekin, izanen dela jakinik, honako
USATEGIAgatik (adierazi zenbakia): .......................
ZONALDEagatik (adierazi zenbakia eta izena) ..................................................................................
ESKAINTZEN DITU: ........................................................................................................................, ....................................................... euro, BEZa kanpo (letraz eta zenbakiz), urteko (denboraldia).
(Lekua, data eta sinadura)
Iragarkiaren kodea: L2609492