136. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Langileak aldi baterako kontratatzeko zerrendak kudeatzeko araudia. Hasierako onespena

Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2026ko ekainaren 24an egin zuen saioan, hasiera batean onetsi zuen Iruñerriko Mankomunitaterako langileak aldi baterako kontratatzeko zerrendak kudeatzeko araudia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, onetsitako araudia jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork alegaziorik egin gabe igarotzen bada jendaurreko epe hori, araudia behin betiko onetsita geldituko da, eta testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iruñean, 2026ko ekainaren 24an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2609277