2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2026ko abuztuaren 21ean bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioaren zergagatik igorritako kuotak borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak bertan aipatzen den banketxean ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak 2026ko abuztuaren 5ean kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, ezarriko dira Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean finkatutako errekarguak, eta behar diren izapideak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Villatuertan, 2026ko ekainaren 25ean.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Iragarkiaren kodea: L2609278