2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 1928. lurzatian. Behin betiko onespena
2026ko ekainaren 24ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Villatuertako 1. poligonoko 1928. katastro-lurzatian, berriz antolatzeko, batetik, eraikuntza-bolumena, eta, bestetik, eraikinaren eta lurzatiaren mugen arteko gutxieneko tarteak. Azterketaren sustatzailea María Puy Lasheras Lara da.
Argitara ematen dira iragarki hau eta aipatutako xehetasun-azterketa, eranskin gisa; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Villatuertan, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea, María José Calvo Meca.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609179