2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
26-00619 gora jotzeko errekurtsoa, lurzati bat garbitzeko eta bertako landaredia kentzeko aginduari buruzkoa
Honen bidez aditzera ematen da Gabriel Ruiz García jaunak 26-00619 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, José Angel Arandia Amutio jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña), kontra egiten diona Vianako Udaleko Alkatetzak 2026ko otsailaren 11n emandako ebazpen bati, zeinak ezetsi baitzuen 2025eko abenduaren 17ko ebazpen baten aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Ebazpen hori lurzati bat garbitzeko eta bertako landaredia kentzeko aginduari buruzkoa da.
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2609444