2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
26-00712 gora jotzeko errekurtsoa, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren aurka
Honen bidez aditzera ematen da José Javier Ancín Martínezek 26-00712 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, sarrera Ezkirotz kalean, 31007 Iruña), Vianako Udalak hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga likidatzeko eman duen ebazpenaren aurka (2025eko abenduaren 11ko ebazpena).
Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.
Vianan, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2609442