2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, honako honetan: Ordenantza fiskala, Udalaren haur-eskoletan hezkuntza-zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2026ko ekainaren 24ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea ordenantza fiskal honetan: Ordenantza fiskala, Udalaren haur-eskoletan hezkuntza-zerbitzua emateko prezio publikoak arautzen dituena.
Iragarkia jendaurrean jartzen da, hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Epe horretan, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin. Halakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2609372