136. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Sesmako Udalak aditzera ematen du heldu den 2026ko uztailaren 22an bukatuko dela landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko 2026ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratutako ordainagiriak uztailaren 23an eta 24an kargatuko dira subjektu pasiboek emandako banku-kontuan.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Sesmako Udalaren kontuetan ordainduko dira, La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko izapideak abiaraziko dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2026ko ekainaren 23an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2609135