136. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Ekitaldi itxietako eskubide eta aurrekontutik kanpoko kontzeptuen bajaren espedientea, preskripzioagatik. Jendaurrean jartzea

Puiuko Udalak, 2026ko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espedientea, ekitaldi itxietako eskubideena eta aurrekontutik kanpoko kontzeptuen bajarena, preskripzioagatik. Onespenak behin betiko izaera izanen du jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada. Hona hemen horien zenbateko nagusiak:

Eskubideak: 120,00 euro, 2009-2020 ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

Aurrekontutik kanpoko kontzeptuak: 4.903,41 euro, 2009ko, 2018ko, 2019ko eta 2021eko ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da dagokion dokumentazioa.

Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertu eta beren eskubideak defendatzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurreko aldian, behin betiko onetsitzat joko da osoko bilkuran hartutako erabaki hori.

Puiun, 2026ko ekainaren 19an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2608929