2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen, Xuriñe Peñas Lópezek, Eguesibarko Udaleko alkateak, 2297 Ebazpena eman duela, 2026ko ekainaren 26an, Alkatetzak berezko dituen eginkizunak uzteko –legeak ezarritako mugekin– honako honen esku, bera udalerritik kanpo egonen baita:
Javier Villanueva Aldave, 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 2ra arte, biak barne.
Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.
Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2609341