2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZAKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Oteitzako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2026ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Oteitzan, 2026ko ekainaren 26an.–Kontzejuko burua, Iban Lizarraga Blázquez.
Iragarkiaren kodea: L2609321